XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.- Beren hedaduraren arabera, kontuak honela sailka daitezke: a) Orokorrak: mota berdineko ondare-elementu batzuk biltzen dituzte; besteak beste, salgaiak, mobiliarioak, tresneria,...

b) Eratorriak edo laguntzaileak: kontu orokorrak azpikontutan banakatzeko balio dute.

Adibidez, haltzari-denda baten salgai-kontua honela banaka daiteke: sukalde-haltzariak, logela-haltzariak, eta abar.

c) Kolektiboak: zenbait izaki natural edo juridiko biltzen dituzten kontu pertsonalak dira.

Hots: bezeroak, bankuak, hornitzaileak, eta abar.

d) Indibidualak: kontu kolektiboen xehetasuna adierazten dute.

Adibidez, banku-kontuan: Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, Lankide Aurrezkia, eta abar.

5.1.5.- Kontuen funtzionamendurako legeak.

Lege edo printzipio nagusienak hauek dira: 1.- Banakapen-legea: edozein kontu beste oinarrizko kontutan banaka daiteke, berauek lege nagusiaren ezaugarriak gorde behar dituztelarik.

Adibidez: salgai-kontua berezko osagaietan banaka dezakegu.

Janari-denda batean: olioa, azukrea, tomateak, eta abar.

2.- Integrazio-legea: banakapen-legearen alderantzizkoa da.

Hemen, zenbait oinarrizko kontu beste kontu orokor batean batu egingo dira.

3.- Deuseztapen-legea: kontu bat kopuru berdinaz eta kontabilitate-egite berberaz zorduntzen eta abonatzen dugunean, deusezta daiteke.

Adibidea: 190.000 pezetako salgaiak eskura saltzen baditugu honela egin daiteke: bezero bati salgaiak bidaltzen dizkiogu eta salgai horien zenbatekoa bezeroak ordaindu egiten digu: SALGAIAK / BEZEROAK / KUTXA.